ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
ERAZTUNTZE BULEGOA
ERAZTUNTZE BULEGOA
Eraztunketa, eraztun metaliko bat erabilita hegaztiak modu indibidualizatuan markatzeko teknika bat da. Eraztun metalikoan helbide bat (gure bulegoaren kasuan: Aranzadi) eta bakarra den kode alfanumeriko bat daude. Horrela ale bakoitza modu adierabakarrean identifikatzen dugu.
Metodo honi esker, mugimendu-patroiei, migrazioei, migrazioan zeharreko geldialdi-lekuei, ugalketari, demografiari, gaixotasunei, morfologiari, mudari, fisiologiari, etab.-i buruzko ikerketak burutzen dira. Horrela sortutako jakintza arlo desberdinetan aplikatzen da, hala nola: kontserbazioa, kudeaketa, espezie desberdinen kontserbazio egoera ebaluatzeko adierazleen kalkulua, aldaketa klimatikoa, susperraldian dauden gaixotasunen dinamika, etab. (Esteka honetan xehetasun gehiago jasotzen dituen txostena deskargatu daiteke).
Aranzadi Zientzia Elkarteak Estatuko Eraztuntze Bulego operatibo zaharrena kudeatzen du. 1949. urtean sortu zen eta EURING (Europan hegaztien eraztunketa koordinatzen duen estatuz gaindiko erakundea) 1963. urtean sortu zenez geroztik, erakunde honen parte ere bada. Gaur egun Aranzadiko Eraztuntze Bulegoak erakundeari zuzenean adskribatutako 300 eraztunle baino gehiagori zein "Estación Biológica de Doñana"-ko (EBD) eta "Grupo Ornitológico Balear"-ko (GOB) kideei zerbitzua ematen die. Jadanik helbide propioa duen Institut Català d’Ornitología-k (ICO), bere lana Aranzadiko Eraztuntze Bulegoko datu basearen bitartez kudeatzen du, era berean, prozedurak eta kudeaketa modeloa ere elkarbanatuz.
Bulego bezala, gure printzipioak kudeaketa bikaina, eraztunlearekiko atentzio azkar, eraginkor eta hurbila, proiektuen sustapena eta eraztunketa gure hegaztien ikerketa eta kontserbaziorako tresna moduan erabiltzea dira.
GURE BULEGOA, ZIFRATAN
HISTORIA - Gure Bulegoa 1949an sortu zen. Estatuko bulego zaharrena da gurea eta sortu zenetik etengabe jardun dugu.
DATU-BANKUA - Gure datu-bankuak 2.000.000 eraztunketa datu eta 250.000 berrekurapen datu baino gehiago gordetzen ditu.
KOMUNITATEA- Aranzadiri zuzenean esleitutako 330 eraztunleri zerbitzua egiten diegu; gainera, EBD eta GOB erakundeei esleitutako eraztunleek ere ‘Aranzadi’. helbidea duten eraztunak erabiltzen dituzte. Era berean, ICO-ko eraztunketak ere gure Bulegoko datu-bankuaren bitartez kudeatzen dira. Ositara, komunitate hau 600 eraztunlek baino gehiagok osatzen dute.
ESPAINIA GUZTIAN - Gure eraztunak Estatu osoan erabiltzen dira. Urtero, gutxi gora behera, proiektuei lotutako300 eraztunketa-baimena bideratzen dira.
PROIEKTUAK - Eraztunketa proiektuek oinarri eta helburu desberdinak izan ditzakete. Horien artean: Ezagutza Sortzeko Proiektuak (Nazio-Plana), LIFE Proiektuak, INTERREG, populazioen jarraipena, Laginketa Gune Iraunkorrak edo habia-kutxak erabilita burutzen diren kontserbazio proiektuak.
FORMAKUNTZA - Eraztunleen etengabeko formakuntza sustatu asmoz, ikastaro, tailer eta ekimen desberdinak antolatzen ditugu. Gure Agenda ikusi.
INFORMAZIOA JASO
Gure Eraztuntze Bulegoak sortzen dituen berrien informazio eguneratua jaso nahi duzu? Esteka hau sakatuta 'Anillamiento Aranzadi' gure Telegram kanalean satuko zara. Talde honetan idazteko aukera desgaituta dago eta beraz, Bulegoaren mezuak bakarrik jasoko dituzu.
KONTAKTUA
Helbide-elektronikoa: ring@aranzadi.eus
Posta-helbidea: Aranzadi Zientzia Elkartea, Zorroagagaina 11, 20014 Donostia
Telefonoa: +34 943466142