Aranzadi Eraztuntze Bulegoak Javier Blasco Zumeta- Eraztunle gazteak sariaren sorreraren berri emanten du. Ekimen honek belaunaldi berrien artean kalitatezko eraztunketa zientifikoa laguntzea eta sustatzea du helburu.
Sari honen xedea, Aranzadi Eraztuntze Bulegoari atxikitako 30 urtez beherako eraztunle gazteek aurkeztutako proiektu honena 500€-z diruz laguntzea da, kalitate teknikoa, balio zientifikoa eta proiektuaren hegaztiekiko ikerketa eta kontserbazio balioa aitorztuz.
JAVIER BLASCO ZUMETA
Sari honek, espainiako hegaztien eraztunketa zientifikoaren arloan pertsona ospetsua den Javier Blasco Zumeta omendu nahi du. Javier Blasco Zumeta (Pina de Ebro, 1957) jubilatutako lehen hezkuntzako irakastea eta erretiratutako eraztunlea da eta bere lana 1982 eta 2025 urteen artean garatu zuen. Berak eraztunketari egindako ekarpenean, "Guía de identificación de aves de Aragón y España continental" (www.blascozumeta.com) lana bereziki nabarmena da. Argazki kamera digitalen agerpenak eta internetek informazioa zabaltzeko eskeintzen duen aukerak, Javierrek proiektua bururatu zuen: Aragoiko hegazti espezie desberdinak identifikatzeko, eta haien sexua eta adina zehazteko gida bisual bat prestatzea. Horrela, ordurarte eraztunleek erabiltzen genituen eta sarritan lumadien deskribapen soiletan oinarritzen ziren argitalpen klasikoak, irudiengatik ordeztu zituen. Modu honetan jaio zen Aragoiko hegaztien identifikazio-atlasa, gaur egun Aragoi eta Espainia penintsularreko hegaztien identifikazio-gida izenpean Aranzadiko Eraztunketa Bulegoaren babesarekin argitaratua. Lan hori (eta oraindik ere bada) eraztunle belaunaldi desberdinentzako ezagutzaren oinarria da eta ondorioz, estatu mailan zein nazioartean, erreferentziazkoa da.
Javier Blasco Zumetaren ibilbideak landa-lan zorrotzaren eta irakasteko bokazioaren arteko konbinazio eredugarria islatzen du. Bere lanak ez zuen bikaintasunaren bilaketa nekaezina bakarrik ezaugarritzat izan, baita ezagutza modu eskuragarri, eskuzabal eta hurbilean transmititzeko gaitasuna ere.
Javier Blasco Zumetak sari hau inspiratzen duten balioak eta Aranzadiko Eraztunketa Bulegoaren lana gidatzen dutenak gorputzezten ditu: lan nekaezin eta zorrotzean oinarritutako seriotasun adeitsua, zerbitzuko bokazio argiarekin eta ezagutzara sarbide unibertsala izateko helburuarekin. Horri pertsona gisa dituen beste ezaugarri fundamental batzuk gehitu behar zaizkio: apaltasuna, hurbiltasuna eta adeitasuna. Ezaugarri hauek direla eta, maila teknikoan zein humanoan, bere pertsona erreferente bihurtu dute.
Sari honen helburua ez da soilik kalitatezko proiektuak babestea, baizik eta zientzia egiteko modu konprometitu, ireki eta arduratsu bat aitortu eta sustatzea ere, non ezagutza eraiki eta partekatzen den.
OINARRI ARAUTZAILEAK - 2026ko EDIZIOA
2026ko sariaren lehen deialdia den honetarako, hautagaiek honakoa bete behar dute:
1. Sariak Aranzadi Eraztuntze Bulegoari atxikitako 30 urteez beherako eraztunleek lideratutako proiektu aktiboak lehenetsiko ditu.
2. Aranzadi Eraztuntze Bulegoan (ring@aranzadi.eus) eraztunketa proiektua aurkeztu behar da; proiektuan justifikazioa, helburuak, lan-metodologia, kronograma, esperotako emaitzak zein hautagaiak garrantzizkotzat hartzen duen informazio guztia, modu egokian azalduta egon behar dira.
3. Proiektuak hautagaiek lideratuta egon behar dira, bai banakako proiektua denean, bai eta pertsona talde batek (lan-taldea) garatutako proiektua denean. Testuinguru honetan, proiektua eraztunle-talde batek burututakoa denean, bi kasu hauetan ez dira proiektuak aintzat hartuko: batetik, hautagai den pertsona proiektuaren arduradun gisa saria eskuratzeko asmo hutsarekin aukeratzen denean; bestetik, ibilbide luzeko proiektuetan, hautagai den pertsonak proiektuaren gidaritza hartzea besterik egin ez duenean, aurrekoaren lekukoa hartuz soilik.
4. Proiektua aurkezteko epea 2026ko ekainaren 30ean bukatzen da.
5. Jasotako proiektuak Eraztunle Batordeak ebaluatuko ditu. Era berean, proiektu horiek, Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztunketa Bulegoko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko sare sozialen bidez zabaldu eta publikoki kontsultatu ahal izatea ere aurreikusten da.
6. Saritutako proiektua zein izan den2026ko irailaren 1a baino lehen argiaratuko da.
7. Sariaren diru-kopurua 500€-koa da, zergak barne.
8. Proiektuaren ebaluaziorako alderdi hauek kontutan hartuko dira:
Bideragarritasuna eta planifikazioa (SMART irizpideak). Helburuak berariazkoak, neurgarriak, eskuragarriak eta nabariak izatea ebaluatuko da. Hau da, proiektuaren trinkotasuna, helburuen eta metodologia zein esperotako emaitzen arteko koherentzia eta proiektuan aipatutako helburuak lortzeko eraztunketak duen egokitasuna neurtuko dira. Testuinguru honetan, eraztunketa proiektuan aplikatzen den metodologiaren oinarria edo metodologia garrantzitsuena izan behar da.
Garrantzi zientifikoa eta ezagutzari egindako ekarpena. Proiektuak duen interesa, ezaguntzaren emendioan duen erlazioaren arabera kontsideratuko da. Hau da, proiektuaren berritasuna eta jadanik existitzen den ezagutzari ekarpena egiteko duen ekarpen potentziala zenbatetsiko da.
Kronogramaren zehaztasuna eta eskuragai dauden baliabideekin proiektuak duen egingarritasuna. Proektuak arrazoizko bukaera epea izan behar du; dena den, epe luzerako jarraipen programen hasiera modu positiboan balioetsiko da.
Deialdiak martxan dauden proiektuak lehenesten dituenez, aurrerakuntza maila, aurretiazko datuen existentzia eta aurreikusitako jarraipena positiboli baloratuko dira.
Kontserbazioan duen inpaktua eta aplikagarritasuna. Hegaztien kontserbazioan eta euren habitat edo populazioen kudeaketan proiektuak duen potentziala zenbatetsiko da.
Zientzia irekiarekin eta difusioarekin knromezua. Sariaren balioekin bat eginez, emaitzak partekatzeko gogoa kontutan hartuko da: argitalen txosten, datu base edo difulgazio eskuragarri bidezko argitalpenak.